Ezti Olha

Xiberoko eztia, leküko erleek ekoiztürik

Ofizioz gazna-egile baniz ere, badü orain bost urte erlezain bezala bigarren aktibitatea hasi dütala.

Hatsarretik leküko erle beltzarekin (apis mellifera mellifera) lan egitea erabaki düt. Erle kobainak Xiberoko güne ezberdinetan higiarazten dütüt, leküko oihan eta bortüetako lilitze hanitsek, ezti mota ezberdinen biltzeko parada emaiten deitade: akazia, gaztaina, ilarri edo xilarra besteak beste.

Ikaskoli saskietan, gaztaina eztia proposatzen deizüet, Xiberoan ekoizten dügün ezti nausia. Gaztaina eztia, lüzaz likido egoiten den ezti gorrail bat da. Gozo aski azkar bat dü, nahiz eta laharra liliak gozo püntü bat emaiten deion.

Eztia nihaurek bildü eta elkitzen düt, berotze edo bestelakotzerik egin gabe, eztiaren gozo eta hontarzün güziak ahalik eta hobekien  atxikitzeko.

 

EKAITZ MAZUSTA