Eztia

Badü orain urte andana bat, ene erle kobainak Basabürüko Iruri herrian eramaiten dütala. Erle kobainak Xiberoko güne ezberdinetan higiarazten dütüt, leküko oihan eta bortüetako lilitze hanitsek, ezti mota ezberdinen biltzeko parada emaiten deitade: akazia, gaztaina, ilarri edo xilarra besteak beste.

Ikaskoli saskietan, gaztaina eztia proposatzen deizüet, Xiberoan ekoizten dügün ezti nausia. Gaztaina eztia gozo aski azkar bat eta lüzaz likido egoiten den ezti gorrail bat da.

Eztia nihaurek bildü eta elkitzen düt, berotze edo bestelakotzerik egin gabe, eztiaren gozo eta hontarzün güziak ahalik eta hobekien atxikitzeko.

 

Stéphane Tampigny