Gasna

Gasna ekoizleak dira : Azkorria Muskildi, Kokoitxea Mitikile, Barneixea Ligi, Berhüta Gotaine

 

Kokoitxea Mitikile

Mikele eta Filipe UTHURRALT, Mitikilen laborari, buru gorri ardiekin.
Esne guzia gasnatzen dugu eta inguruan saltzen.
AOP OSSAU IRATI sor markan da baita ere IDOKI kalitate agintzan.

Berhüta Gotaine

Christine eta Frantxoa, Etchebest Familia, Gotaine Irabarne laborari eta laborarixa gira, ardi bürü gorriekin.
Ardien eznearen parte bat etxen gaznatzen dügü eta bestea saltzen.
Gure haurrak ikastolan izanik, mündü hortan partekatzen diren baloreak gure egünoroztakoak dira : herriari lotüra, alkarren artean partekatzea baita alkarren lagüntzea ere…. Tsesta eta goza.

Barneixea Ligi

Etxaltea ligi atherein kokatzen da, 3 partellant badira (Peio, Maider, Benuet)

Peio (43 urte) etxalteko semea, Maider (43 urte) Peioren emaztea, Benuet (31 urte) ez da laborari seme bena ofozioa maite zuan eta instalatu da duela 4 urte.

Barnetxia etxaltean beti danik izan da laborantxa txikia eta tradizionala, badira ardiak (250 buru ) eta behiak ( 50 buru ). Neguan eta primaderan ardiak ligin dira, egiten den ezne osoa gaznatzen dugu eta udan mendirat igorten dutugu ardiak mendira (1500 eta 1980 m artean harluzia txabolan Kartxila ondoan).

Etxeki dugu hazkuntza sistema tradizionala, ahal bezain beste erabiltzez mendia eta pentzeak, lekuko arraza erabiltzez (ardi buru xuria ) eta gazna ontzea uztez 8 eta 9 hilabeten artean.

Peio eta Maiderrek haurrak ikastolan dutie ( handiena Ximena Etxepare lizeoan Baionan, Teja eta Kattalin Alozeko ikastolan 10 eta 7 urte )

 

 


AZKORRIA, iraigarriko laborantxaren ildotik doa.

Gure probintziak, izatezko dütüan jardeste ahalak baliatzen eta doitzen dakian laborantxa mota bat: belarra gehienik baliatzen den hazkuntza, emankorrago lizatean kanpoko laborantxa molde bat üdürikatü gabe.
Audela, herri bakoitxean, ekonomia eta kültüra sailetan egiazko bizi baten etxekitzeko eta garatzeko, behar den laborari etxeen begiratzeko, gure lanbideaz eta arren, laborantxaz dügün ikusmena, berme bakarra da.

Zuberoako ardi hazkuntzaren bazka sistimaren hoinarria, bortüka orano baratzen da. Artaldia etxaltetik sei hilabetez elkiz, bedakaren egiteko ahala emaiten dü.
Ardi hazleak, olaren* erkide dira eta aldikatüz, botingoan den artaldia zaintzen düe. Alagiak ere botingoan dira bena ola bakoitxari, mügatürik den eremü bat emanik zaio.
Olako txotxaren jabegoak bakoitxaren alagiaren baliatzeko eskübidea emaiten dü.
Artzain bilakatzen den hazleak, bortüka egürükitzen dü eta ardiek ere bai hilabete zonbaitez ( maiatz hastapenetik, ürrieta ürrentzealat), alagia berrietan eta beharpenik gabe biziko direlakoz.
* Ola: artzainaren bortüko etxola

AZKORRIA gaznategiaren parteliantek balintza ageri zorrotz batentzat haütüegin düe. Bereziki, ardien janari eta kabalearen gozotarzün sailetan:

  • Zokitürik diren janariak osoki elki, (arto eta belartopoak)
  • Egünoroz ardiak alatzera eramanez,
  • Genetikoki bestelakotürik diren ereitzak (OGM) baztertüz,
  • Etxaltekal, ekoizpena mügatüz, kalitatezko ezne bat eta ber ildotik gazna bat bere gozoa sorterriari lotüa zaiona, ZUBEROA, segürtatü nahi dügü

AZKORRIA, 5 Züberotar ardi hazleen gogozketarik sortü da, 2001ean 17 algarretaratü zirelarik.
Ikusiz, beti eta emankorrago izan behar diren laborantxa politikek, berak ezne ekoile handien saleroste helbürüer lotüak, gure lanbidearen eta leküko ardi hazkuntza ohidüraren desagerzealat xüxenka eramaiten güntüela, gogozkatü gira: nola plantan ezarten ahal günükean eznea gaznatzeko, algarrekilako egitüra bat.
Hortakoz, lankidegoa edo koperatiba bat sorrerazik izan da. Ardi hazle bakoitxa administrazio kontseilüko kide da bena bai ere gaznategiaren bizian parte hartzale: kudeakuntzaz axolatzeko, gaznaren egiteko edo saltzeko…