Ikaskoli

Zuberoako Ikastolen alde elkartasuna hedatzen !

2003tik, Zuberoako Ikastolek eguberriko saskiak prestatzen dituzte tokiko ekoizpenekin. Iaz, 1600 saski salduz 17000 euroko diru laguntza eskuratu genuen Zuberoako bi ikastolentako.

Ekimenaren helburuak :
– Zuberoako Ikastolak laguntzea
– Zuberoako ekoizpenak ezagutaraztea eta dastaraztea

Ipar Euskal Herrian euskarak ez du babes ofizialik. Euskara hizkuntza guttiagotua da gure lurraldean. Euskararen etxeko transmisioa Zuberoan eteten ari den heinean, Ikastolek dute euskararen  transmisioa bermatzen.

Zuberoan Ikastolak garatzen eta indartzen jarraitzeko Euskal Herri osoko elkartasuna ezinbestekoa zaigu. Gaurko egoera berezian, Covid-19 dela eta, oraino gehiago. Azken urte honetan, diru sartze ekimen guziak ezeztatuak izan dira. Aurtengo saski salmenta hau diru sartze bakarra izanen da, oso beharezkoa guretako.

Euskara susta dezagun, Zuberoako Ikastolak lagunduz !