Uhartia

1990ean sortu zuten Laxagueborde gurasoek, Uhartia etxaldea Barkoxen, Xiberoan. Gauregun, Cathy eta Patricia, alabek, dute joanarazten etxaldea.

Ahate hazkuntza tradizionalaren hautua egin zuten. Ahateak artoz galkatzen dituzte gizenarazteko eta kalitatezko mozkinak eskaintzeko gisan : ahate urinekoan, pate, gaintxigorra, ahate gibela…

Ekoiztutako mozkin guziak dira gehigarririk eta konserbadorerik gabezkoak.

Ahate gibel osoa (200 g)  produktu ezti, goxo eta zaporetsua da.  105°C-tan esterilizaturik, konserba daiteke 3 urtez. Dastatzeko modurik onena  ogi gorritu xerra batean jartzea da.

Ahate gibel berrosatua (125 g), bloke moduan aurkezten da eta gibel zatitxoz osatua da. Bere ehundura dela eta, aproposa izango da pintxoak egiteko aperitifetarako.

Laxagueborde familia