SASKIA
SASKIA
SASKIA
Zuberoako Ikastolen alde elkartasuna hedatzen !
2003tik, Zuberoako Ikastoletako guraso eta Euskal Herriko hainbat gunetako laguntzaileek, eguberriz, tokiko ekoizle ttikien ekoizpenez osaturiko saski salmenta bat antolatu genuen. Iaz, zuen laguntzari esker,
2200 saski saldu genituen.
Ekimenaren helburuak :
- Zuberoako Ikastolak laguntzea
- Zuberoako ekoizpenak ezagutaraztea eta dastaraztea
Ipar Euskal Herrian euskarak ez du babes ofizialik. Euskara hizkuntza guttiagotua da gure lurraldean.
Euskararen etxeko transmisioa Zuberoan eteten ari den heinean, Ikastolek dute euskararen transmisioa bermatzen.
Zuberoan Ikastolak garatzen eta indartzen jarraitzeko Euskal Herri osoko elkartasuna ezinbestekoa zaigu.
Euskara susta dezagun, Zuberoako Ikastolak lagunduz !
1 – Saski bat edo gehiago hauta…
2 – Banaketa gune bat hauta…
3 – Erosi eta eskuratu abenduaren 13-etik at !
Banaketa guneak
Zazpi probintziak zeharkatuz, saskiak, abendoaren 13-an banatuko ditugu Euskal herri osoan. Zure otarra, eskura dezakazu hautaturiko banaketa gunean, abenduaren 13-etik at !
SASKIAK
Hiru saski mota izanen dituzte salgai : Pettarra, Arbaila eta Basbürüa.
Saskiak (gazna, ahate gibel, eztia, axoa, zaltxixoi, pate, pastelak, axoa, erreximenta) bi ikastoletan dauden ekoizleeri esker osatuak dira. Lotura zuzena daukate ikastolekin : oraingo guraso eta guraso ohiak.
Erran gabe doa, produkzio ttipiko ekoizleak direla. Kalitate haundiko eta bertan ekoiztu mozkinak eskaintzen dituzte. Horrek, suposatzen du osagaiak aldatu daitezkela produkzioaren arabera.