Zure saskia hutsik dago une honetan!
Piko erreximenta – Safran lilia
« Safran lilia » etxaldea, Xiberoko Pagola herrian sortu zen 2015an Sahalbüria baserrian. 1500m²-tan, fruitu-arbol ainitzez osatua den eremua, gerezitzez, mertsikaz, mugurdiz, aranondoz, sagarrondoz, udareondoz, pikutzez, intxaurtzez… osatua da.
Azafran (crocus sativus) ekoizpena, 300m²-tan zabaltzen da. Urtero, urri inguruan, 15000 lilietarik bataz beste 100 bat gramo ekoizten Ditut,
laborantxa biologiko zigilu pean.
Nere ekoizpen ezberdinak, Maule,Donapaleu, Bastidako merkatuetan eta lekuko jatetxe batzuetan saltzen ditut.
Azafrana, lasoan, freskoan, idortuan, erreximentetan eta zukuetan saltzen dut.
Fruitua ezberdinak (piku, sagar, mertsika, mugurdi) eguzki bidezko idortzaile batean idorrarazten ditut, 40°C gainditu gabe, fruitu ezberdinen ontasuna babesteko.
Nere helburua, ekoizpen ezberdin hauei esker, etxalde berriztatzaile, autonomo eta ekonomo batetan bizitzea da, ingurumena zainduz.