Zure saskia hutsik dago une honetan!
Fusilli pasta erdi osoak – Euskal pastak
Euskal Pastak 2019an sortü da eta bere ateleia Maule ondoan (Gotaine- Irabarne) kokatü.
25 urtez agro-elikadura enpresa batean lan egin eta, aspalditik gogoan nuana gauzatü dut. Nere helburua zelarik elikadura on eta sanoa proposatzea. Hortako dira Euskal Pastak biologikoan (ekologiko) eta artisau maneran ekoiztürik.
Bronzezko moldeak erabilirik dira bai eta idorazte denbora oso lüze da (18-20 oren). Bi baldintza horiek egiten due ogi bihiaren zapore güziak sendiaraztea.
Ikaskoli Saskian “Fusilli” pastak atzamanen dira “xuriak” edo “erdi osoak” ABAKIA marka pean.
ABAKIA (Abarakia idazten) delarik etxondoko errekaren izena zointan eihera bat baden, eta huntan badutüt ene aitanirekilan orhitzapen goxoak.
Ezkertzen dütüt Xiberoko Ikaskoliko küdeazaleak, lehen lehenik beren ikastoletan euskarari buruz egiten duen egunoroztako lana gatik, bai eta Xiberoko produktoeri emaiten duen ikusgarritasunaz.