Zure saskia hutsik dago une honetan!
Gotaiñe, Muskildi, Mitikile edo Ligiko ardi gasna
Christine eta Frantxoa, Etchebest Familia, Gotaine Irabarne laborari eta laborarixa gira, ardi bürü gorriekin. Ardien eznearen parte bat etxen gaznatzen dügü eta bestea
saltzen. Gure haurrak ikastolan izanik, mündü hortan partekatzen diren baloreak gure egünoroztakoak dira : herriari lotüra, alkarren artean partekatzea baita alkarren lagüntzea ere…. Tsesta eta goza.
Peio eta Maiderrek haurrak ikastolan dutie ( handiena Ximena Etxepare lizeoan Baionan, Teja eta Kattalin Alozeko ikastolan 10 eta 7 urte )
Etxaltea ligi atherein kokatzen da, 3 partellant badira ( Peio, Maider, benuet ) Peio ( 43 urte ) etxalteko semea, Maider ( 43 urte ) Peioren emaztea, Benuet ( 31 urte )
ez da laborari seme bena ofozioa maite zuan eta instalatu da duela 4 urte.
Barnetxia etxaltean beti danik izan da laborantxa txikia eta tradizionala, badira ardiak ( 250 buru ) eta behiak ( 50 buru ). Neguan eta primaderan ardiak ligin dira, egiten den
ezne osoa gaznatzen dugu eta udan mendirat igorten dutugu ardiak mendira ( 1500 eta 1980 m artean harluzia txabolan Kartxila ondoan ).
Etxeki dugu hazkuntza sistema tradizionala, ahal bezain beste erabiltzez mendia eta pentzeak, lekuko arraza erabiltzez ( ardi buru xuria ) eta gazna ontzea uztez 8 eta 9 hilabeten artean.